Lehen Immigrazioari buruzko Euskal Planak, ahal den neurrian, EAEn erroldatuta dauden pertsona guztiek euren eskubideak eta betebeharrak berdin baliatzeko eta aintzat hartuak izateko aukera bermatu nahi du. Bere helburu nagusia, etorkin atzerritarrak euskal gizartean erabat gizarteratzeko aukera izatea da. Hori lortzeko, funts-funtsezkotzat jotzen dute nazionalitatearengatiko edozein diskriminazio baztertu eta giza eskubideak betetzeko aukera bermatzea: zibilak, politikoak, ekonomikoak, sozialak, eta kulturalak.
Helburu nagusi hau lortzeko –etorkinen gizarteratzea EAEn-, hiru printzipio gidatzaile funtsezko ditu: "Berdintasun-printzipioa", "Erantzukizun Publikoen printzipioa", eta "Gizarte parte-hartzearen printzipioa". Printzipio hauek, Plan honen edukia bideratzen duten oinarrizko irizpide politikoak dira, eta ez antolamenduko irizpide instrumentalak. Izan ere, printzipio gidatzaile operatiboei dagokionez -hau da, EAEko etorkinen gizarteratzea lortzeko aukeraturiko metodologia eta prozedurak (zeintzuk arestian adierazitako printzipio gidatzaile funtsezkoen menpe dauden)-, Immigrazioari buruzko Euskal Plana ondorengo printzipio hauei lotzen zaie:
a. Osotasun-printzipioa
b. Prebentzio-printzipioa
c. Normalizazio-printzipioa
d. Deszentralizazio-printzipioa
e. Koordinazio-printzipioa
f. Ebaluazio-printzipioa.
Plan honek eragina duen hamahiru lan arloak (Erakunde Antolamendua, Informazioa, Berme Juridikoa, Parte-hartze Politikoa, Lana, Gizarteratze eta Gizarte Baliabideak, Osasuna, Etxebizitza, Hezkuntza, Kulturartekotasuna, Esku-hartze Osagarriak, Sentsibilizazioa, Lagundutako garapena ("codesarrollo")), printzipio hauen ildotik eta etorkinen gizarteratzea helburu nagusi izanda garatuko dira.
Lan arlo hauetako bakoitzak, lan norabide ezberdinak ditu, eta aldi berean, hauek garatzeko proposamenak. Proposamen horietako bakoitza burutzea, sail bati edo batzuei egokitu ahal zaie.
Hizkuntz normalizazioa ez da Immigrazioari buruzko Euskal Planaren lan arloetako bat, baina bereziki Kulturartekotasun arloan pisu handia du.
Hala bada, jarraian, hizkuntz normalizazioari begira, Plan honetako Kulturartekotasun arloan aipatzen diren lan proposamenen berri emango dut. Ostean, hauetatik Eusko Jaurlaritzak –zehatzago esateko Kultura Sailak– jada martxan jarri dituenak aipatu, eta aldi berean, hauentzat etorkinen euskalduntzeari begira dauden hutsuneen berri emango da.
Etorkinei euskara irakasteari begira, Immigrazioari buruzko Euskal Planean, Kulturartekotasun arloan, aipatzen diren ekintza proposamenak.
Jarraian aipatuko diren ekintza proposamenak, salbuespenak salbuespen, gehien bat Kultura Sailari dagozkio martxan jartzea. Honako ekintza proposamenen zerrenda:
-Etorkin helduei euskara irakasteko Aisa metodoa sortu (20 unitate didaktiko).
-Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren atzerritarrei euskara irakasteko hizkuntz harrerako ikastaroak eskaini (60 orduko formatua).
-Euskara, gaztelania, frantses, ingeles, arabiera, berebere eta txinerazko oinarrizko ikus-hiztegi bat sortu.
-Hizkuntz harrerako ikastaroak ematen dituzten irakasleentzako on line aholku-zerbitzu bat sortu.-Euskararen aldeko urteko sentsibilizazio-kanpainari euskarak etorkinen artean harrera hobea izateko euskarriak, bideak, eta ekintzak gaineratu.
-Euskal Autonomia Erkidegoan etorkinen hizkuntza prestakuntzari buruzko mintegi bat egin.
-Etorkinen elkarteei, zuzeneko deialdi bidez, euskara sustatu eta erabiltzeko jardueretarako laguntza-ildoa zabaldu.
-Beste erakunde publiko batzuekin batera, gazte etorkinei euskaltegi-sarearen bitartez euskara irakasteko ekintzak bultzatu.
-Euskararen sustapen, zabalkunde eta/edo normalizaziorako diru-laguntzen deialdiko jardunaldi, mintegi eta kongresuei buruzko atalean, kulturartekotasunaren gaia garatzen duten ekimenak diruz laguntzeko berariazko atal bat hartu.
-Etorkinen elkarteek euskarara hurbiltzeko egindako ekimenak aztertu: 1. Giza talde horietan euskara sustatzeko egiten diren jarduerak. 2. Etorkinen elkarteek euskal hiztunen artean txertatzeko dituzten zailtasunak eta proposamenak. 3. Etorkinen elkarteek beren ama-hizkuntza mantentzeari lotutako zailtasunak, alde onak eta proposamenak.
-Euskararen sustapen, zabalkunde eta/edo normalizaziorako diru-laguntzen deialdian, etorkinen artean euskararen erabilera sustatzera zuzendutako jarduerak eta proiektuak bultzatzeko berariazko atal bat barne hartu eta, etorkinen elkarteek edo horiekin lankidetzan egindakoei lehentasuna eman.
-Etorkinen elkarteak Euskararen Nazioarteko Egunean parte hartzera gonbidatu.
Proposamen hauek, irakurlea jabetuko zen legez, batez ere etorkin helduen euskalduntzeari begira daude. Derrigorrezko Hezkuntza adinaren barruan dauden haur eta gazte etorkinen euskalduntzea (hau da, 16 bat urte arteko etorkinena), Hezkuntza Sailari egokituko litzaioke. Hauek ere, Immigrazioari buruzko Euskal Planean, etorkin gaztetxoen euskalduntzeari begira, badituzte zenbait ekintza proposamen, hala nola:
-Berandu sartutako ikasle etorkinentzako hizkuntza indargarri gisako neurriak garatzeko i tunpeko ikastetxeei zuzendutako laguntza-ildoak ezarri eta aplikatzea.
-Ikastetxe publikoetan berandu sartutako ikasle etorkinentzako hizkuntz indargarri gisako programak sortu eta martxan jartzea.
-Kultura Sailarekin eta beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzea eskolan hasitako euskalduntze-prozesuari jarraipena emango dioten ekimenak bultzatzeko, euskaltegi sarearen bitartez bereziki.Etorkinei euskara irakasteari begira Kultura Sailak martxan dituen proiektuak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario