Azpeitiko Udala etorkinen artean euskara sustatzen
Etorkinen gero eta etorrera handiagoaz kezkaturik, hauen integrazioa herrian bideratzeko eta elkarbizitza positiboari ateak irekitzeko gogoz, Azpeitiko udalerriak etorkinak euskalduntzeko bideak zabaltzen hastea erabaki zuen iaz.
Argi zeukaten, Azpeitia bezalako herri euskaldun batetan, etorkinen benetako integrazioa lortu nahi bazen, hauek euskara ikastea ezinbestekoa zela. Hala bada, Azpeitiko AEKn eta udal euskaltegian, euskara ikasteko gogoz zeuden etorkin talde bana eratu eta, herrian erroldatzen diren etorkin guztiei eta herriko festetan nahiz azoka egunetan bertaratzen ziren atzerritarrei, Azpeitiko euskara-euskara batua-gaztelera-ingelera-frantsesa eta arabierako oinarrizko hiztegi bat luzatzen hasi ziren.
Iaz 500 aleko tirada atera zuten, baina banaketa kaxkarra eta ondoko herriek hiztegitxo honekiko erakutsi duten interesa bide, aurten beste tirada bat kaleratu dute.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario