Mota bereko proiektua Eibarreko AEKn ere martxan egon da, 2003-2004 ikasturtean. Berton, Eibarreko hainbat ikastetxetako umeak egon dira jolasen bidez euskara ikasten.
Antzeko ildotik doazen beste bi proiektu, Zumarraga-Urretxun eta Bergaran aurki genitzake. Kasuotan, euskara hutsean lantzen diren aisialdi proiektuen aurrean gaude. Aisialdi proiektu hauetan adin desberdinetako haur eta gazte etorkinek parte hartzen dute. Herriko zeinahi ikastetxetako ume etorkinek parte har dezake. Euskara burutzen dituzten aktibitate guztietarako erabiltzeaz gain, arduradunek euskal kultura eta Euskal Herria erakusteko ere aprobetxatzen dituzte ordu hauek. Orain arte, bi herriotan esperientzia hau oso positibotzat jo da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario