Guraso Elkarteen Konfederazioa haur, gazte, eta heldu etorkin nahiz bertokoekin, euskara lantzen.
Guraso Elkarteen Konfederazioa osotzen duten hiru elkarteak (BIGE, BAIKARA eta DENON ESKOLA), etorkinen integrazio linguistikoari eta kulturalari begira lan bikaina burutzen ari dira.
Konfederazio honek, eskola orduetatik kanpoko orduei begira lan egiten du goiz, eguerdi, nahiz arratsaldetan, bai haur, bai gazte, bai eta hauen gurasoekin. Aktibitate hauetan bertokoek zein etorkinek parte hartzen dute. Hainbat azpi-helburu eta aktibitate mota dituzte EAEn etorkinen integrazio positiboa bideratzeko, eta horietako batzuk hizkuntza normalkuntzari begira daude. Hala, era ludiko batean, euskara errefortzuak eskaintzen dizkiete haur eta gazte etorkinei, hainbat aktibitate (jolasak, kirolak, eskulanak…) euskara hutsean lantzen dituzte, gurasoentzako euskara ikasteko ikastaroak eskaintzen dituzte, eta abar. Eta hori guztia, egoera ekonomiko kaxkarra dutenentzat, dohainik izaten da.
Orain arte euskararen irakaskuntzan izan duten esperientziaren arabera, argi daukate, etorkinek euskara ahalik eta azkarren ikasteko, ezinbestekoa dela eskola orduetatik kanpora haur eta gazte hauek euskaraz bizitzea, eta horretarako, erarik egokiena, modu ludikoa dela deritzote.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario