Immigrazioa pil-pilean dagoen gaia da hainbat arlo ukitzen dituelako. Hori dela eta, EAEko nahiz Euskal Herriko hainbat udaletxek, herri mugimenduk, elkartek… etorkinen integrazio linguistiko nahiz kulturala bideratzeko, proiektu ezberdin ugari jarri dituzte martxan.
Guzti horiek aipatu eta zehazteak, luze joko luke. Beraz, jarraian, horietako batzuen berri laburkiro baino ez dut azalduko. Proiektuok, nahiz eta etorkinen integrazio kulturala ere inplizituki landu, batik bat, hizkuntz normalizazioari begira eginak daude.
IPES eta Palanka euskara taldeak, Bilboko San Frantzisko auzoan etorkinak euskalduntzen plana:
IPES eta Palanka euskara taldeen artean aurrera atera den proiektu hau, duela urte t’erdi sortu zen. San Frantzisko, bai sozialki, bai eta ekonomikoki, Bilboko auzo baztertuenetarikoa da. Hiri honetako etorkin kopuru handi bat berton biltzen da.
Auzo honetako biztanleen egoera sozio-ekonomiko kaxkarra gogoan izanik, eta etorkin hauetako askok euskara ez dutela ikasten, ez gure hizkuntza ikasteko interes falta dutelako, baizik eta arrazoi ekonomikoengatik, IPES eta Palanka euskara taldeek, froga legez, etorkinei beraiei egokitutako euskara klaseak auzo honetan dohainik ematen hastea erabaki zuten. Proiektuak sekulako arrakasta izan zuen.
Gaur egun, 14/16 ikasle inguruko lau talde daude martxan, euskara mailaren arabera eta euskara ikastearen arrazoien arabera (hau da, titulu bat lortzeari begira, beraien negozioari begira, eta abar) sailkatuak.
Aurten, 50-70 urte bitarteko 64 bat ikasle matrikulaturik izan dituzte, eta asko "lista de esperan" geratu dira. 64 ikasle horietatik erdiak etorkin espainiarrak ziren, eta beste horrenbeste atzerritarrak. Klaseak, San Frantzisko auzoko eskola publikoan ematen dira. Bai ordutegia, bai eta material didaktikoak, etorkinei beraiei egokituak daude.
Esperientzia honen ebaluaketa hain positiboa izan da, zein, orain, etorkinek beraiek eskatuta, euskal hizkuntzaz gain, euskal kulturaren inguruko informazioa ere zabaltzen hasiko dira. Esperientzia hau, datorren ikasturteari begira, Getxora ere zabaldu nahi dute, baina kasu honetan, euskara irakaslea ere etorkina izanik.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario