Soraluzeko udala eta AEK haur etorkinak euskalduntzen plana:
Azken urteotan Soraluzera hainbat etorkin atzerritar etorri dira, gehienak ekuatoriarrak. Hauen seme-alabak bertako ikastetxe publikora joaten dira. Ikastetxe honetan D ereduan baino ez dira klaseak ematen.
Haur etorkin hauetako asko ikasle berantiarrak direla kontuan izanik, eta beraientzat bai jauzi kulturala bai eta linguistikoa oso handiak direla, Soraluzeko Udala, Euskara Batzordea, AEK, eta herriko ikastetxeko ordezkariak elkarrekin bildu eta errealitate horri nola eman erantzun egoki bat pentsatzen hasi ziren.
Denak ados zeuden, arazorik handiena, ume nahiz gazte etorkin hauei ahalik eta lasterren euskara nola irakatsi zela, horrek baino ez baitzuen bideratuko ume hauen benetako integrazioa (bai linguistikoa, bai eta kulturala) Soraluzen.
Hala bada, hainbat bileraren ostean, eskola orduetatik kanpora, AEK bidez, ikasle etorkin hauei dohaineko euskara errefortzuak eskaintzea erabaki zen. Hala ere, lehenengo urtean (2002-2003) jabetuko dira, ohiko euskara klaseekin, nahiz eta umeek euskara ikasi, euskararekiko jarrera negatiboa hartzen zutela, alde guztietatik (eskola, udala…) nolabaiteko "presioa" baitzuten klase horietara joateko aisialdi denboran. Hala bada, 2003-2004 ikasturterako, eskola orduetatik kanpoko errefortzu linguistiko hauek ludikoago bihurtzea erabaki zuten eta emaitzak, guztiz aldatu ziren. Horrela, umeak klaseetara oso gustura joateaz gain, euskara azkarrago ikasten zuten.
Aurtengo ikasturtean bi talde izan dituzte. Batetik 8-12 urte bitarteko umeak, eta bestetik 12-16 urte bitartekoak. Lehenengoak, astean hiru aldiz joaten ziren klasera, eta besteak bitan. Klaseak ordu t’erdikoak dira, eta beraietan kontuan hartzen dira ikasleen interes propioak (internet, kirolak praktikatu, jolasak…).
lunes, 28 de enero de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario